Orhoituz

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Zaldi beltzak irrintzika zeuden;
Sutan ziran inguruko zelhai
Gorak. Hartzen genduen atseden,
Alhargunen intziriez alai.

So ziraden, bekhaitz, saiak oro
Giza-hiroz ok-egin beharrez.
Garoetan neska sabel naro
Zaurituen odola nigarrez…

Gau joriak zithal hotz zerion:
Geure bihotz-min-gai’ ta zorion
Orhoitua gizaldiz gizaldi.

Lagun! Hilkar-lore baratzetan
Genbiltzanok, ilhargi zuritan,
Noiz dukegu, diztirant, Eguerdi?

Jon Mirande

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top