Oreka R3
- Autorea(k): Berri txarrak
Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi
libratuko omen nauen ate sorta
leihoekin aski zait
ez dago inor gure zain
jendez gainezka dagoen kale horretan.
Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean
ea irauten duen,
badakizue hemen memoria ezabatzen digutela
Tristea da dena ospatu behar hau
oraindikan dena lortzeko badago
orekak ez du balio lurrean zaudenean
orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean
Gure gezur propioak sinetsi ditugula
besteen gezurrekin aspertuta
lider bat behar dugula dio
liderra izan nahi duenak
Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean
Lider bat behar dugula dio
liderra izan nahi duenak
Tristea da dena ospatu behar hau
oraindikan dena lortzeko badago
orekak ez du balio lurrean zaudenean
orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean