Oraindik

Esanezinen “Erretratu Bat” diskaren lehen aurrerapen kantua.

Sorkuntza eta ekoizpena: Esanezin
Ianire Aranzabe: gitarra akustikoa eta ahotsa
Iñigo Asensio: teklatua eta baxua
Ander Zubillaga: gitarra elektrikoa
Arri Iraeta: bateria
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Gorka Urra (Lezoti Estudioa)

Bideoa: Imanol G. Gurrutxaga
Aktoreak: Xabin Fernandez, Eneritz Aranzabe, Dorleta Oiarbide, Naiara Aranburu eta Irati Valdivielso.
Eskerrak: Iñigo Asensio (Korima Films), Ordiziarrock, Arri Iraeta, Maddi Pecharroman eta Saioa Arregi.

Hitzak:
Zure parean duzun telebista itzalita zen
Ingeradan ikusi duzu, zure itzala itzaltzen
Argia eta iluna, dena berdina zen
Eta beste behin isilik erori zinen

Eta orain hemen isilune hau zaintzen

Ez nuen jakin hobeto egiten
Oraindik gogoan dut nola hautsi nintzen

Zuri kantatu nahi nizun
kontatzeko hauskortasunak hartu ninduela
Denbora gehiegi zen, eta dena ezezaguna zen
Eta nigana itzuli nahi nuen
Eta hortik atera nahi nuen

Eta orain hemen isilune hau zaintzen

Ez nuen jakin hobeto egiten
Oraindik gogoan dut nola hautsi nintzen

____________________________________________

Spotify: https://open.spotify.com/intl-es/arti…
Instagram:

/ esanezin
Twitter:

/ esanezin
Bandcamp: https://esanezin.bandcamp.com

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top