Orainari (ahotsbakoa)
- Autorea(k): Sune, Sune ft Moonshine Wagon
Karaoke originala: https://youtu.be/J0GF7Z2RtE4
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/ZJibF5wbLYE
2023ko Elorrioko Gazte Topagunerako egindako kantua.
2023ko martxoan ekoiztua eta grabatua.
Hitzak: Leire Vargas
Doinua: Süne ft. Moonshine Wagon
Esker bereziak:
Xabier Suarez
Arriguri
Jimbo Páez
Haritz Harreguy
Epic Films
Borja Herrán
Saul Huerta
Heli Suarez
Jone Arostegi
Izaro Martinez
Elorrioko Gazteei
Deustuko Martxingorri konpartsari
Letra:
Norena da idazten
dugun historia?
zeini erauzi gura
zaio memoria?
Diren gauzen erroak
bilatzen ditugu
ez direnak sortzea
baitugu helburu.
Hormetan marraztuko ditugu galderak
erantzuna du ekintzak berak,
Nor dabil zaintzen?
Nor lanean?
Nor dabil dantzan?
Sukaldean, plazan?
Ertzetan guztiontzako
etxeak eraikitzeari ekin,
herri baten barruan
ta hizkuntza batekin, ekin.
Hormetan marraztuko ditugu galderak
erantzuna du ekintzak berak,
Nor dabil zaintzen?
Nor lanean?
Nor dabil dantzan?
Sukaldean, plazan?
Bilatu zalantzan,
Gaztetxean, plazan
Sukaldean, plazan
Bizitzeko, bizitzeko modu bat
Bizitzeko, bizitzeko modu bat
Hormetan marraztuko ditugu galderak
erantzuna du ekintzak berak
nor dabil zaintzen?
nor lanean?
nor dabil dantzan?
Hormetan marraztuko ditugu galderak
erantzuna du ekintzak berak,
Nor dabil zaintzen?
Nor lanean?
Nor dabil dantzan?
Sukaldean, plazan.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music