Oihan beltzian

Oihan beltzian (GUK) Herria zain diskakoa

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Oihan beltzian xoriak kantian
udaberria jin denian
lumak ez dituzte galdu negian
dira ohantzian.

Nungo oihanetik kantuz xoriak
entzunarazi ote dauku deia
nundik oiharzunez da xoria
bai, abertzalia.

Udaberria du bere semia
eriotza beltzaren etsaia
bizirik du begiratu nahia
bai Eskual-Herria.

Zenbat izerdi ta odol xoriak
ez galduak bai baliatuak
zonbat luma ez ditu xoriak
ohantzeratuak…

Ohantzia dauka gure herria
luma pean latza du bizia
hatsa ere du ezaugarria
da libertatia…

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top