Oi eiztari!
- Autorea(k): Ganbara
OI, EIZTARI!
Zugatzean,
goi-goi, txindorra kantuz;
bean, adi,
eiztari bat iskulluz.
Aizez kea
Txindorra da lurrera;
luma gorri,
intziriz doa iltera.
Zugatz-puntan
ixil, ezta kanturik.
Txori leuna
zelaian dago il-otzik.
Eiztari txar:
or muna egalean
nir maitea
kanta-ots samurrean.
Ez, otoi, ez
beraz geziz eratsi;
laztana dot
neure erraiaren antsi.
Argi-miƱa,
maiteprintzaz jantzia.
Zeru-ago
dauan izate erdia.
Iskilluz
ez su-egin, eiztari!
Bide ertzean
dot maitea kantari.