Non dago nire herria?
- Autorea(k): Eñaut Elorrieta
Non dago nire herria
Erreka bazterrean hala gauaren ertzean
Aipatu ezin den iragan batean
Hala zoririk onenean memoriaren desolazioa
orain utsik dauden kalabozoetan
hala mamuen bizitoki diren ziegeten
esku ireki inozenteetan
hala damuaren besondoetan
Nigan al daramat benetan
Ametsetan, ametsen al dago nire zain
ze ametsetan, ze lainoren azpian
eta zenbat gorpuren gainean
Non dago nire herria
Nigan aldaramat benetan
gorra ote naiz aren zurrumurru zarra aditzeko
itxuaren egunsentiak ikusteko
ta non da ze asturatan geroratua
non dago nire herria
ze destinu edo zein aluzinaziotan
ze itsas argiren dardarizoetan
telefonoaren froteran
mesfidantzaren banderan
kontrarioen kimeran
Bitan zatituta
hirutan isildua
bere baitara bialdua
bitan zatituta
hirutan isildua
bere baitara bialdua
hirutan zatitua
bitan isildua
non dago nire herria
esperantzaren tentsio ia itogarrian
neguan umeen zoko mira larrian
amnistiaren krabelin gorrian
gulliberren zorretan
hitzera itzultzen direnetan
jada ez daudenen hatsetan
Non dago nire herria
Nigan dagoela hori da
Nirekin joan etorri da
ta nirekin batera iritsiko da nire herrira
Bai nigan dagoela hori da
Nirekin joan etorri da
ta nirekin batera iritsiko da nire herrira
Iritsiko da nire herrira
Iritsiko nirekin batera