Noain

Bideoklip originala (ahotsa.info): https://youtu.be/nVkH3TC2p-k

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/32c8n8dUe90

NOAIN

Amets hura amaitzean
azken hatsa geratu zen han.
Armarri ta ezpata, irrintzi dantza,
herri baten esperantza
odol artean galduta.
Gure seme-alabek ez dezaten esan
guregatik orain
galdu dugula Noain.

Jausitako aberrian
jaiki dadin ausardia.
Amaitu da dolua, sentimendua
ez bedi izan zapaldua
altxa behar da burua.
Gure seme-alaben irribarrea
izango da mendekua.
Heldu zaigu ordua!

Ahanzturaren lurrak irauli nahi eta ezin.
Arbasoen senaren legez berriz ekin.
Haiengatik, sortu edo hil.
Deika dugu geroa,
altxatu Nafarroa!
altxatu Nafarroa!

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top