Niri euskaraz mesedez
- Autorea(k): Ibilaldia 95
Ume guztiak elkartu gara
euskararen inguruan,
jolas kantuan arituz gero
geurea da seguruan.
Gauza hoberik dudarik gabe
ez da bilatzen munduan.
Bizi euskaraz denok esanez:
“niri, euskaraz mesedez ” (bis)
Gazte helduak zaharrak ere
elkar goratuz euskara,
Gure ikastolan asmo horrekin
lanean ari bai gara.
Aurrera jator euskal langintzan
euskara biziko bada.
Bizi euskaraz denok esanez:
“niri, euskaraz mesedez ” (bis)
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Nire atzeko orriak (Markos Untzeta) My back pages
Galtzaile (Kaparrak)
Arbasoen su txikia (etenik gabe) Araba euskaraz 2025