Neure andrea

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Neure andrea andre ona da
Auzoan hala diote; (bis)
Erositako prezioetan,
Prezio erositakoetan,
Erositako prezioetan,
Pozikan salduko neuke.

Neure andrea goiz jeikitzen da
Erromeria denean; (bis)
Buruko mina egiten zaio,
Egiten zaio buruko mina
Buruko mina egiten zaio,
Lana manatzen zaionean.

Neure andreak atorra zarra,
Berea balu ezer ez; (bis)
Zazpi astean soinean dauka,
Soinean dauka zazpi astean,
Zazpi astean soinean dauka
Aldatutzeko alferrez.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top