Nere Herriko neskatxa maite (ahotsbakoa)
- Autorea(k): Benito Lertxundi
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/HDL7qxG84Wk
Hasiera
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.