naizena izan

Bukatuta,
berriz nola hasten den
nahi nuke jakin,
izan nahi dudana eraiki
eta nintzen desegin.
Nekatu nintzen
ezarritako bide zuzen
errazegietan ibiltzez,
guztiak bere horretan
berdin iraun dezan
eraiktako horma antzuez.
Ez naiz jaio itxaroteko,
egunak seinalatzeko,
eta soilik orduan,
eta soilik orduan,
zoriontsu izateko.
Naizena izan nahi dut
besterik gabe,
nahi dudana esan,
eta guztia eman,
guztiz hustu arte.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top