Nahi duzunerako
- Autorea(k): Nahixan
Urrezko gauaren itsasotik nabigatzen duzu
naufragoen oholekin jositako ontzian
izurde urdinen doinuek kantu hau dakarte
ta izarren begi guztiek zuregana naramate
Hain politta izan da baina
bukatu egin da
gure bizitzak bat ziren
berriro bi dira
nahiz eta jakin une hauek
gogorrak direla
sinisten dut zu eta ni
lagin izan gaitezkela
Bizipenengatik eskerrik asko
eskerrik asko, pozik bizi izan naizelako
irria ez dadila bilaktu malko
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako
Ez ote zen bakardadeari beldurra niola?
Kostata baina zabalik utzi dut kaiola
Hori nahi dut nik orain denbora batean,
aske naizela sentitu hegalkada bakoitzean…