Mundua aldatu (ahotsbakoa)

Karaoke hau ahotsararekin: https://youtu.be/FUmzPFhhp-s
Bideoa ez karaoketuta: https://youtu.be/kXJ9sexXH5w​
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Onintza Enbeitaren bertsoetan oinarritutako abestia, 2018ko uztailan Iriondoan grabatua.

LETRA (Euskara)

Neska gazte bati egin
ziotenak enboskada.
Imajina genezake
garraxi eta taupada,
imajina genezake
bortxatzaileen begirada.

Guztia argi zegoen,
argiegi beharbada.
Salatzeak merezi du?
Hartua nuen patxada.
Ta gaur berriro diogu:
honezkero nahikoa da!

KALERA ATERA GARA
EZ BEHAR BEZAIN SEGURU
GUK, NOSKI, SINISTEN DIZUGU.
MUNDUA ALDATZEA DA
AMESLARION HELBURU,
TA LORTUKO DUGU!

Emakume ta gizonak
zein dugu konbibentzia?
Ezetza ezetza bada,
non dago tolerantzia?
Bost gizon eta neska bat
ez badugu biolentzia…

Amorruak hartzen gaitu,
nik galdu dut pazientzia.
Nire desioan dago
aurrekoen lizentzia
eta berdin digu zein den
epaileen sententzia!

KALERA ATERA GARA
EZ BEHAR BEZAIN SEGURU
GUK, NOSKI, SINISTEN DIZUGU.
MUNDUA ALDATZEA DA
AMESLARION HELBURU,
TA LORTUKO DUGU!

KALERA ATERA GARA
EZ BEHAR BEZAIN SEGURU
GUK, NOSKI, SINISTEN DIZUGU.
MUNDUA ALDATZEA DA
AMESLARION HELBURU,
TA LORTUKO DUGU!

KALERA ATERA GARA
EZ BEHAR BEZAIN SEGURU
GUK, NOSKI, SINISTEN DIZUGU.
MUNDUA ALDATZEA DA
AMESLARION HELBURU,
TA LORTUKO DUGU!

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top