Min(a)bizi

Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=DOJHJs_g38U

Odolaren Mintzoa taldeak 2017ko ekainan Zubieta eta Usurbilgo lurretan filmaturiko bideoklipa.
Grabaketa, produkzioa, zuzendaritza eta montaia Peru Galbeteren eskutik.

MIN(A)BIZI LYRICS

MIN(A)BIZI

Gaur goiz esnatu naiz atsekabeturik
zaborra dago kaleetan zintzilik.
“Hondakinen Guda” izenez deitua
gerrate zahar baten erretratua.

Ingurumen zentro zitala
zabaldu ezin den testigantza
Ezjakintasunaren edabetik
hartzen du munstroak indarra.

Gaur oheratu naiz atsekabeturik
Atez ateko bilketa horrekin
Haiei men egitera behartuko haute
beranduegi dela ohartu arte

Ingurumen zentro…

EZ HEMEN! EZ INON!

Erraustegiaren barrutik
kanpora begira nagoelarik
Hilgarria den gaitzaren itzala
etxez etxe doa ate joka.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top