Merezi ote (bideoklipa)

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Etxetik ihes egiteko kalea zeharkatzea mutiko batek bakarrik egin lezake.
Baina kaleak egunero ibiltzen dituen gizon hori jadanik ez da mutiko bat, eta ez doa etxetik ihes.

Badira udan eguzkia sartzen ari den plazak, hutsik geratzen direneko arratsalde batzuk.
Eta landare alferrekoen etorbidetik
heldu berri den gizon hori gelditu egin da.

Merezi ote bakarrik egotea? Geroan ere, bakarrik egoteko.

Kalerik kale bakarrik, plazak eta kaleak hutsik, gelditzeko esan behar zaio andereren bati.
Eta norberarekin bizi dadila eskatu behar zaio zeure buruarekin bestela mintzatuko zara.

Zure besoetan, maitia, eguzkiaren irrinoa
mila bider handiago izanen da zazpi egunetako astean. Loreak ugaluko dira nire etxeko leihatilan,
larrosaz ta klabelinaz apainduko dut baratza.

Horregatik batzutan gaueko mozkortia Berriketan hasi ohi da proiektuak adierazten. Kalerik kale ibilkiaz ere etxea jadanik,
andere horrenean legoke, ta mereziko luke.

Zu gabe, esperantzarik ez legoke. zu gabe, ateak itxiko lirateke.
Zu gabe, ilunetan nengoke. Zu gabe, ezin iraun daiket.
Zu gabe, ametsik ezin dut bete. Zu gabe, ezin bizi naiteke.

Scroll to Top