Maravillas

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Urtarrila, Maravillas Gaztexea hustu zutenaren urteurrenaren hilabetea. Iruñeko Alde Zaharra iluntasun batean murgildu zen. Hala ere, musika gertatutakoa salatzeko tresnatzat daukagulako, hona hemen bere omenean egindako abestia. Isilarazi nahi izan gaituzten arren borrokan jarraituko dugulako.

OKUPAZIOA DELITUA BADA, GORA DELINKUENTZIA!

LETRA:

[EUS]

Landare txiki bat atera zen
Iruñeko bihotzean
Txikia zen baina bazituen
Lurpean sustrai sendoak

Landarea hazten hasi zen
Zuhaitz bihurtu arte
Hostoak, fruituak, loreak…
Denetarik hasi zen ematen

Hostoak arimak berotzeko
Loreak mundu goibela irribarrez betetzeko
Fruituak gose direnak asetzeko

Maravillas, Maravillas
Florecika de Nabarreria
Saiatu ziren itzaltzen zure kolore guztiak.

Maravillas, Maravillas
Lurperatu nahi gintuzten baina haziak garela ahaztu zuten.

Zuhaitzari adarrak moztu
Eta argia kendu zioten.
Orain bere adar berriak
Dira sendo eta handiak.

Ez dago munduan
Bele beltzik
Guk landatutakoa
Suntsituko duenik.

Haizea gure alde dugulako
Gure indarra zabaltzeko
Oinarriak gogor finkatzeko

Maravillas, Maravillas
Florecika de Nabarreria
Saiatu ziren itzaltzen zure kolore guztiak

Maravillas, Maravillas
Lurperatu nahi gintuzten baina
haziak garela ahaztu zuten

Maravillas, Maravillas
Lurperatu nahi gintuzten baina
haziak garela ahaztu zuten

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top