Lokarriak
- Autorea(k): Olatz Salvador
Olatz Salvadorren ‘Zintzilik’ diskoko ‘Lokarriak’ abestiaren bideoklipa, Ander Merinok grabatu eta zuzendua.
Grabaketa/Grabación: Eñaut Gaztañaga.
Masterizazioa/Masterización: Estanis Elorza.
Musikariak/Músicos:
Julen Idigoras (bateria eta sintetizadorea/batería y sinte)
Jagoba Salvador (baxua/bajo)
Borja Anton (gitarra elektrikoa/guitarra eléctrica)
Olatz Salvador (ahotsa/voz)
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
Lokarriak Askatuta agertu naiz bat-batean
Inoiz ezagutu ez nauen leize heze eta hotzean
Sua piztu zaizu berriz eta orain itzali ezean
Baietzaren eta ezetzaren artean nagoen artean
Nabil
Erantzunen saiakeran
Galdera ikurrak zintzilik
Aho sabaian buruz behera
Eta berriz
Saguzarren antzera
Gauero bizirik
Hegoak doaz iparrera
Hegoak doaz iparrera
Haize bolada bat zara, ekaitzaren irrintzia
Ezin dut beti aukeratu hegan naraman piztia
Haur baten sen gaztea, entzun taupada biziak
Errealitate kolpe bat, armonien disonantzia
Eta ni
Erantzunen saiakeran
Galdera ikurrak zintzilik
Aho sabaian buruz behera
Eta berriz
Saguzarren antzera
Gauero bizirik
Hegoak doaz iparrera
Hegoak doaz iparrera
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music