Libre

Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=4kCrSLUFHwA

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Maitea baduzu bihotzekoa
maitalea falta benetakoa
falta laztan beroa odolezkoa
eskutik heltzea ez da nahikoa.

Loaldi luzetik nator, nator
bide asunetik nator, ate ondora nator
gurari isilak argi bila dabiltz egunero
betidanik egunero.

Baduzu etxea, segurtasuna
baduzu jornala ta osasuna
maitasuna ere zuzen askoa
bihotz esatea ez da nahikoa.

Ilunpe luzetik zatoz, zatoz
sendo nire bila zatoz, ate ondora zatoz
gurari isilak negarrez ari dira gauero
betidanik gauero … ero …

Ilunabar berriak datoz, datoz
amets errariak datoz., gu ornitzera datoz
desira gordeak, zuzen guregana datoz
libre guregan datoz… libre …

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top