Laket dut

Laket dut ene itsasadarra
Oriaren halabeharra
laket dut bere urertzean
jausten zaidan sentipen zirrara,
laket dut itsasbeheran
gailentzen den legartza,
hurruntasun ilunaren lorratza.

Ene oroitzeko bizipenak
han pausatzean
urtutako amets bat naiz,
hunkidura arrotz bat,
baleen kantek sorgindutako gogoa,
mariƱel galduen bila
dabilen nomada.

Izkutu jakintza bailitzan,
arraun hotsez,
iragan oiartzunak
hegaldatzen dira
gune umelean
Terralak hartu nau
ur geldien loan
joandako argiƱabarrak
biltzen zaizkit gogoan.
laket dut…

Scroll to Top