Kopla bikiak
- Autorea(k): Imanol Larzabal
Kopla bikiak
aurten jarriak,
pontu txikian,
aire luzian,
atso-agure buruzuriak,
iduri esposatu berriak,
farragarriak!
Deia sepulturan hanka biak,
halere nahasten bazter guziak!
Atso markexa,
zeloz bete-ta,
senar gaizoari
beti erresta.
Batak flakotua du errementa,
bestiak idortua buketa,
Andre Bixenta,
sartuz geroz gutxitzen da fuerza,
itz gutxirekin konpreni beza.
Fuerte atsoak
arrazoia du,
modu txarretan
sonatzen badu.
Etxeko esnea kanporat saldu,
fruituren bat edo bertze galdu,
zer egin biar du?
Batek sobera besteak bear du.
Aspaldixean bai malpeka du.
Oi pikarua!
Inbusterua!
Inganatu nahi andre gaxua!
Bilatua duk ire portua,
amarratzeko ire barkua,
zer pilotua!
Luziferrekin aiz eskolatua,
bizi aizela kondenatua.
Ago pixka bat,
jaiki nadian,
zer nahi den ola
inbusterian?
Jakingo dire Andalucian,
Aragoan eta Catalonian,
Bai-ta Frantzian,
paperak bota mundu guzian,
hi nola habilan portal-azpian.
(Jose Mari Ezkerra, XIX. m.)