Konpai

Xabi San Sebastianen Konpai kantuaren bideoklipa.
https://xabisansebastian.eus/

Hitzak. Beñat Gaztelumendi
Musika: Xabi San Sebastian

BETAZALAK diskoa entzun edota eskuratzeko:
Escuchar y conseguir el disco BETAZALAK:
Listen and get the BETAZALAK album:
https://xabisansebastian.bandcamp.com…

Diskoetxea: https://www.belarri.com/eu/
Bideoaren egilea: Gorka Urra

Herriko goiko kaleko
hamabigarren
ate parean jarririk zeunden.

Ardo berriaren eta
iraultza zaharren
lurruna denok dakigu zein den.

«Erre dezagun mundu hau
mundu zikin hau»
zenion surik ez izan arren.

Auskalo eskuin hanka non
galdu zenuen.
Oinez ezkerrerantz beti herren.

«Konpai»
hala esaten zenigun
bai munduari ta bai niri.
Noizbait
nik ere nahi nuke zure
zapatetan ibili.

Beti ahoan zeneukan
zigarroaren
keak urrun eraman zintuen.

Ez dakit seguru nora
joan ote zinen,
pintada bat gelditu zen hemen.

«Erre dezagun mundu hau
mundu zikin hau»
zenion surik ez izan arren.

Galdetu nahi nizun
geratzen ote den
zerbait guztia eman ondoren.

«Konpai»
hala esaten zenigun
bai munduari
ta bai niri.
Noizbait
nik ere nahi nuke zure
zapatetan ibili.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top