Koldobike

Kai aldeko hegal baten
abesti hau entzun neban,
gazte bat zan bermiotarra
maitea eban bere gogoan.

Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorion emaile,
atsegiñez nauzu bete
gau honetan niganatu zaitez.

Ezer barik, iñor barik,
hemen nauzu, neu bakarrik,
neure bihotza ez dau pozik,
ez dago iñor zu bezelakorik.

Koldobike, neure maite,
zu zaitut zorion emaile
atsegiñez nauzu bete
gau honetan niganatu zaitez.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top