Kilima aldaketa
- Autorea(k): Iker Lauroba
Uda diskoko lehen singlea. Imanol G.Gurrutxaga eta Nagore Muriel (I.G.G. Ekoizpenak) izan dira bideoaren egileak.
Aktoreak: Fariba Sheikhan, Ane Lauroba, Maria Isabel Uriarte, Eneko Sheikhan, Ianire Usandizaga eta Karmele Ugalde.
Musikariak: Hilario Rodeiro, Olaia Inziarte eta Izaro Andres.
Musika eta hitzak: Iker Lauroba
KILIMA ALDAKETA
Urtzaroa
bizkortu duzu poloetan,
glaziarretan
epel ta eroso ginenean.
Eten dira
komunikabideak,
gure artean
Beringiako zubirik ez dago.
Galdu naiz
aurki aurkituko nauzulako,
aztarnak
irakurtzen ikasi duzulako
eta bihar
topa egiten topatuko nauzu
basamortuan.
Zure eskuen
kilima aldaketak
azalean
inurritu dizkit nahiak.
Idoloak
arpilatzaileentzat,
urakanek
eraitsi dituzte gurtza lekuak
Galdu naiz…
Kilima aldaketa
izotz aro honetan.
Kilima aldaketak
zure laztanik gabe utziko nau.
Kilima aldaketa
izotz aro honetan.
Kilima aldaketak
zure azalik gabe utziko nau.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music