Kartzela arratsaldeko saioa

Nork bere mundu intimo
nork bere sexualitate
zabaldu eta bestekin
bihurtzen ditugu parte
desioek pasioek
denen arantza dakarte
neri ere harremana
lora bihurtu zait kate
ezin da inor behartu
inor derrigorrez maite
harremanak zabal behar du
bere aukera ta ate
halako diskurtsoak maiz
egiten nitun gaur arte
nik utzi izan det baina
gaur aldiz ni utzi naute,
nik utzi izan det baina
gaur aldiz ni utzi naute.

Hain zena zoragarria
orain egin hain tamala
galdu det zure abaro
zure besoen magala
ez al nintzen ni nahi zuna
harreman bat liberala
beheko suan etxean ta
noiznahi noran nahira bala
orain balak ni jo nau ta
hau da destinu zitala
iruditzen zait minetan
odol hustutzen noala
orain beste alderditik
begiratzen bait det halan
nik falta dudan zati bat
beste batek daramala,
nik falta dudan zati bat
beste batek daramala.

Mespretxutzat hartzen degu
eta nahiago ez entzun
nerekin nahi galdera horrek
ezetza badu erantzun
bikoteak hausten diran
igual horrela behar zun
zuk eta biok badugu
nahiko adimen eta zentzu
eta esan gabe doan
ze eskubide daukazun
opa dizut zoriona
aski desio maitasun
nere lore gozo zenan
nahiz bihurtu zaidan asun
ezin zaitut derrigortu
zuk ni maitatu nazazun,
ezin zaitut derrigortu
zuk ni maitatu nazazun.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/

https://txatxangorria.blogspot.com/

@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ

https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak

Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Basque music

Scroll to Top