Izarapean

Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/G3u3d_hWaBI
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Izar azpian mundua dago
izarapean zerua
zure laztanen haize hegoan
galtzen da nire burua.

Errekastoak ur murmurio
itsaso handiak orru
zentzu guzien zoramenera
muxuz-muxu, larruz-larru.

Kimuarena ote lorea
ta fruitua lorearen?
elkar urtuz jakin nahi dugu
ni zu naizen, zu ni zaren.

Su gar harroa iraungitzean
ilintiak gori dirau
ase ondoko lotan gautzala
ailedi betirako gau!

Scroll to Top