Izan puntu! (Euskaraldia)

Musika: Katxiporreta
Hitza: Ane Labaka
Bideoaren grabaketa eta edizioa: Isa F. de Agirre.

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Armairutik kanpora
ahobizi
euskarazko munduan
nahi du bizi.

Belarriprest ondoan
adi-adi
oraina bihurtzeko
Euskaraldi

Kale bazterretan, parkeetan,
denda , eskola, tabernetan…
bihotz, belarri nahiz buruetan
baina batez ere mingainetan.
More, gorri, euforian
urdin hemen, hori han
elkarrekin dantzan
gure herrian.

Batu, mugitu…
Ta izan puntu!

Bihurtu ditzakegu,
positibo,
azken puntuak puntu
suspentsibo.

Puntu batek beste bat
du jarraika
inoiz baino gehiago
da hamaika.

Kale bazterretan, parkeetan,
denda , eskola, tabernetan…
bihotz, belarri nahiz buruetan
baina batez ere mingainetan.
More, gorri, euforian
urdin hemen, hori han
elkarrekin dantzan
gure herrian.

Batu, mugitu…
Ta izan puntu!

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Zu zara (Mocedades) “Eres tĂș” Eurovision 1973
Scroll to Top