Itzala
- Autorea(k): Benito Lertxundi
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/P8kpZs-G7Zg
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Epaile bat behin, konturatu zen
Hiru urrats eman ahala,
Egun eta gau, gau eta egun
Norbait segika zeukala.
Epaile jauna nora zihoan
Bera hara zihoala
Pentsatu gabe agindu zuen:
“Kartzelan sartu itzala!”
Bere baitako sentituko zen,
Epaitegiko marrazo
Batzun aldetik ez zuen izan
Ez kritika, ez arazo.
Hedabideek, handi-mandiek,
Hartu zuten gozo-gozo
Titulatuaz: “delako itzala
Arriskutsua zen oso.”
Baina grazia handirik ere
Ez zion egin askori,
Justizi ezak ipini zuen
Kaleko giroa gori.
Haur txiki batek kontatu zion:
“Begira epaile ongi…
Mamu-mamitzen saiatu arren
Zeure itzala zen hori.”
Epaile jauna konturatu zen
Bistan zuela uzkia…
Haren dardara, ezin egona
Eta kopeta bustia.
Kartzelan sartu zituen biak:
Ilargia, eguzkia…
Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia.
Kartzelan sartu zituen biak:
Ilargia, eguzkia…
Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia.