Iluntzean
- Autorea(k): Ken Zazpi
Egunero bezala
gehiegi pintatzen da,
aurpegiko sufrimendua
estali nahiean,
ispiluan aurrean
aurkitu ezinean,
izan nahi zuena ahaztuta
buruan bueltaka
institutoko garaiak
pareta atzean erretako kanutoak
barruan oihuka
portale ilun haietan,
mutilari emandako lehen musua
ilusio galduak,
irrifar behartuak,
jipoitutako bihotzean
egin dute eztanda,
sentitzeko ezina,
zauri guztien mina,
geroari aurpegiratuz
bizirik irauten
betiko minimoetan,
eguna iluntzean
Mundakako portuan
zigarro bat eskuan
urrutira ihesi doa olatu gainean
bere izarra aurkitu
gehiago ez sufritu
irribarre egin bizirik sentitu