Ia zoragarria
- Autorea(k): Les Mecaniciens
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Ene herrian paseatzea
ia xoragarria da,
festa honetan batez ere….
Ene herrian paseatzea
ia xoragarria da,
festa egunetan batez ere…
Plazako kioskoan nahi duzu
egunkarian erosi,
kontuz, ez dezala inork
zein hartzen duzun ikusi!!
Eta Patxirekin hasi ez gero
kalea hizketan,
pekatu, anatema,
ez da gutarra sekula izan…
Behin jantzi nintzen ausarta
kolore arrosaz,
lagun batek segituan
tratatu niduen maxaz,
ta geroxeago
flamenko diska bat eskatzean,
rock radikala erosteko
ez zidaten ba esan?
Ba al da ordea
herri ia xoragarri honetan,
kalean ibili eta ia erabat
nazkatzen ez denikan,
txartelak ere badaude,
biba gu ta gutarrrak
bada ni etxera noa,
niri ez eman tabarra!!!
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Nere Herria (Mocedades)
Oi Pello Pello (Mocedades)
Lanbrora (Itoiz)