Honainoko Ibilbidea

Ke usaia arropan
lurrun goxo bat airean
barnean eta azalan

Ez dut esnatu nahi
honela geratuko nintzake
zeru honetan bizitzen

Hemen ilunetan
mamuak entzuten dira kalean
eta oihuak nire barnean

Infinitoan
beldurra ematen du esnatzea
begiak irekitzea

Nora joan gara?
Non galdu ginen?

Oraindik batzutan
baina geroz eta gutxiago
pentsatzen dut hegan egiten

Baina zapatak garbitu behar
hondar gehiegi pilatu dituzte
honainoko ibilbidean

“Geroa ez da existitzen eta damua da azkenean geratuko den gauza bakarra”

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top