Hizkuntzaren aldapa (ahotsbakoa)
- Autorea(k): Copy Paste Project
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/qf_dOLBwW4k
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Txistu elektrikoa,
burnizko txalaparta,
joarerik gabeko
ustezko zanpantzarra
Mozorroturik ez den
ihauteri tristea
surikan ez dagoen akelarrea
Antzekoa da ba
gure egoera
luze-luzea baita
bihotzetik ahorako bidea
kemenikan ordea
ez zaigu falta izan,
goranzko malden ondoren
aldapa ia beti behera izaten
baita
Errimarik ez duen
EgaƱaren bertsoa
otso gaiztorik (ga)beko
umeentzako istorioa
Prebafrikaturiko
brik-eko sagardoa
ta ametsik gabeko
bakarti loa
Antzekoa da ba
gure egoera
luze-luzea baita
bihotzetik ahorako bidea
goranzko malden ondoren
ez zaigu falta izan
goranzko malden ondoren
aldapa ia beti behera
Antzekoa da ba
gure egoera
luze-luzea baita
bihotzetik ahorako bidea
goranzko malden ondoren
ez zaigu falta izan
goranzko malden ondoren
aldapa ia beti behera