Hitzez hitz
- Autorea(k): Antton Valverde
Hitzez-hitz
oiñazea tantoka,
kristaletan lanbroa bezela,
hitzez-hitz, tantoka,
kondensatzen utziko dut
hitzez-hitz, tantoka, hitzez-hitz.
Eta hitza oiñaze izanen da,
oiñazeak gure zauriak sendatuko ditu,
zornea kanporatuko,
tantoka, hitzez-hitz, tantoka.
Eta sendatzen egunek emeki-emeki,
bata bestearen gaiñera,
tantoka
ixurtzen jarraiko dute,
tantoka, hitzez-hitz, tantoka.
Baiña ez dago sendatzerik, baiña.
Oiñazeak irrifarrean jarraituko du,
larrosa-mentazko ezpaiñetan,
begirada ukakor batetan
edo, aragiaren dardaka kunpli-eziñetan,
hitzez-hitz, tantoka, hitzez-hitz, tantoka.
Baiña ez dago osatzerik, baiña.
Eziñak oparotasunean jarraituko du
antsia haundienen banalkerietan,
esku itsatsien hoztasunean
edo,
azken mugetako gelditasun kiskalian,
tantoka, hitzez-hitz, tantoka.
Baiña ez dago sendatzerik, baiña.
Hitzez-hitz
oiñazea tantoka,
kristaletan lanbroa bezela,
hitzez-hitz, tantoka,
kondensatzen utziko dut
hitzez-hitz, tantoka, hitzez-hitz, tantoka.