Hitz txiki handiez
- Autorea(k): Antton
Zaude ixilik, ez hitzik esan.
Gogaitu naiz entzutez
nola itotzen dituzun
berba jantziegiak.
Jakin, eder direla,
biluzik dauden egiak.
Hitz handiez esan baino
hitz txikiz egia handiak
oihukatzea dugu maiteago.
Badakienak ixil ixilik,
ixiltasunez,
mutu gaurdaino
gehiago esan izan du beti,
ezjakinak hitz jantzidunez baino.
Aspalditik luzeegi dirauen
jauntxo harro ahoberoenak
utzi nahi du ahotsik gabe
ixildi ezin dena.
Hitz handiez esan baino
hitz txikiz egia handiak
oihukatzea dugu maiteago.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music