Hiru gehi lau bat da

Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=Lvi26V7pn6g

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

HAIZEA IZAN NAHI NUKE
NIRE HITZAK HAZIEN MODUAN ZABALTZEKO
BIHARKO EGUNEAN ERE
HITZ BERRIAK BILDU DITZADAN ZURI ABESTEKO

LEUNA TA ZABALA DA GURE ARABA
GURE EUSKAL HERRI KUTTUNAREN ALABA DA
MAHASTIEN DOINU ARDOEN ERREINU
BERE LURRETAN GALTZEN BAZARA ZAINDUKO ZAITU
TRISTE DAUZEN MAITALEEN GAUEKO NAHIA
ITSASOKO ERREGINA DA GURE BIZKAIA
KULTURAREN ERLE HIZKUNTZAREN EZTI
ZURE BERBA GOXOEK ELIKATZEN NAUTE NI
XIBERUA EUSKAL ABESTI ETA OLERKI
ZUK EGITEN DITUZU KANTAK AUNITZ EDERKI
ZURI GORRI TA BERDEZ MASKARADETAN
KOPLA GAINEAN ZOAZ EGAN AMETSETAN

ORAIN ESANGO DUT ARGI ETA GARBI
EUSKAL HERRIAN HIRU GEHI LAU EZ DIRA ZAZPI EZ
ORAIN ESANGO DUT ARGI ETA GARBI
EZ DUENAK ULERTU NAHI BA… OFF-en JARRI

GIPUZKOA GURE HERRIAREN KOLORE
BASOETAN GORDETZEN DITUZU SEKRETU ETA LORE
BERTAN GERATUKO NAIZ NI BETIRARTE
NIRE TXIKITAKO SEHASKA NIRE MAITE
IRRINTZIAK IGARO DIRA ZALDI ETA GURDIZ
LEHEN LERROKO DANTZARIA ZARA ZU LAPURDI
HENDAIAKO KOPLAKARI GAZTEEN DESIRA
BERTSO TXAPELA BURUAN JAZTEA ZERURA BEGIRA
NAFARROA MAKURTZEN NAIZ ZURE ALBOAN
TXIKITATIK DARAMAT ZURE INDARRA NIRE AHOAN
ATZO ZALDUNEN LURRALDE EZPATAZ JOSIRIK
GAUR ZAURITURIK EGON LITEKE BAI! BAINA BIZIRIK
BUKATU AURRETIK BEGIRA AURRERA
BERTAN DUGU ETA GURE NAFARROA BEHERA
BERAK SORTU DIZKIGU IPUIN ETA MITO
HIRU GEHI LAU EZ DIRA ZAZPI ETA KITTO||

HIRU GEHI LAU… HIRU GEHI LAU
HIRU GEHI LAU… HIRU GEHI LAU BAT DA
HIRU GEHI LAU… HIRU GEHI LAU
HIRU GEHI LAU… HIRU GEHI LAU BAT DA
HIRU GEHI LAU… HIRU GEHI LAU
HIRU GEHI LAU… HIRU GEHI LAU BAT DA

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Zu zara (Mocedades) “Eres tú” Eurovision 1973
Scroll to Top