Helmuga

Ekoizpena: Rafa Rueda
Muntaia eta kolorea: Jon de los Rios
Kamera: Pablo Tejada
Aktorea: Miren Arrieta
Idazlea, musikaria eta kantaria: Markel Gajate
Ezker bereziak: Jon Tadeo, Julen Vecino

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Helmuga ikusten dut, baina ez dizut ezer esan
zerbait aipatu duzu, eta nik ez dut kontuan izan
triste zaudela ikusi dut zure begietan
hain gertu eta hain urrun aldi berean

Ilundu egingo du agian iristerako
kaleko argien beharra dena argi ikusteko
atzean utzitako ogi apurren bideak ere
ez du galdutako ilusioa aurkitzen lagunduko

Nire pausoak luzeagoak badira ere
inoiz ez naiz zugana gehiegi gerturatu
bideak duelakoan ezin hori sendatu
altxor hau ez dezagun behar-baino lehen lurperatu

Eta oraindik goizegi bada ere berandu dela esateko
badakit jada ez garela puntuan iritsiko
ta guk ez, baina denborak duela erabakiko
bide honen luzeran noiz garen gu eroriko

Ezin esan baina bidean ikasi ez dudanik
amets honetan zure ondoan hegan ibili naizenik
eta zuk ere jarraituko zenukela nire eskutik
egin ez badut ere nik ia inongo ahaleginik

Eta oraindik goizegi bada ere berandu dela esateko
badakit jada ez garela puntuan iritsiko
ta guk ez, baina denborak duela erabakiko
bide honen luzeran noiz garen gu eroriko

Baina ezin dugu bidelagun ukatu
biok dakigu hau ez dela helmugan bukatu

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top