Hegal egiten (Bideoklipa rtve) ahotsbakoa

Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/2SyjEBGko8M

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/

https://txatxangorria.blogspot.com/

@GabidelaMaza: https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ

https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak

Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Basque music

Neukan guzti(a) zen amets bat,
amets bat, beti egoten nintzen
haren bisita zai(n).
Ai! Ene ama euriak eta baso ilunak
seinalatzen zizkidan.
Ez, ez dira etorriko inoiz.
Etzazu holako ametsik egin, ez.
Mantso zihoan denbora niretzat,
leihoan jarrita euriari begira,
eta jendeak zio(e)n:
“mutil horrek amets bat bakarrik dauka”.
Baina egun bate(a)n esnatzerakoan,
txantxangorri bat ikusi nuen gelan,
ta gero beste bat, beste bat eta beste bat,
inguratua nengoen…
O, txantxangorriak gelako sabaian,
gelako sabaian. O, txantxangorriak
gelako sabaian.
Orain herritik mutil bat falta da,
ez dago inor bere etxeko leihoan,
baso ilunetan dabil hegaletan
txantxangorriak bezala.
Orain badu bihotz ñimiño bat eta bi hegal,
bi hegal euriz bustiak,
bularra du ere gorri kolorekoa eta
eta txantxangorria da.
Txantxangorria naiz baso ilunetan,
bete zait ametsa…
Txantxangorria naiz hegal egiten.

Scroll to Top