Hau da gaua

Gauero leihoan zai gaude
begira gure unean,
geldirik ezer egin ahal izan gabe.
Logelan zigorturik
ezin hitzegin zu itxoiten,
amets hau bait da geure buruen jabe.

-leloa-

Zu ta ni, motxila bat harturik
Zu ta ni, lo daudenean
Zu ta ni, ihes egingo dugu
Zu ta ni, egunsentian…

Baina hau da gaua
pausu batzutan lortuko dugu,
geurea izango da etorkizuna.
Hamabost metro eta jada
burutu da bidaia,
etorri eta aske izango gara.

-leloa-

Zu ta ni, motxila bat harturik
Zu ta ni, lo daudenean
Zu ta ni, ihes egingo dugu
Zu ta ni, egunsentian…

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Kukua (Oskorri) Marijane kanta zen

Scroll to Top