Hau da debilidadea (Oskorri)
Hau da debilidadea
- Autorea(k): Oskorri
HAU DA DEBILIDADEA!
(B. Martinez-X. Amuriza)
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Kantaldia bart gauean amaiera goizaldean
lo egin dugu hotel merkean jaiki orduan goizean
erdia falta zirean.
Bidean kotxe gaixoa berotu ta pintxazoa
karga- deskargan egun osoa non da bazkari gozoa?
Háu ibilera zozoa!
Hau da debilidadea ! …
Noizbait lekura iritsi zakurrak zaunkaka bizi umeak burla eta garraisi gainera euria hasi,
· urrengorako ikasi! .
Jarri digute toldoa itogina ta zuloa
argia ere airean doa, hau da aukera bapoa afaltzera joatea.
Hau da debilidadea! … Ene bada,
hauxe da debilidadea! …
Afaldu eta patxara osoan gatoz plazara jendea txistu eta algara. Barka gauerdia bada oraintxe hasiko gara.
Hasi gara eta ekin
zer izango da nork jaki n ! falta direnei mila eskumin besteok segi gurekin
gaua eskarmenta dadin.
Hau da debilidadea ! …