Harro bizi euskaraz

Hona hemen, Harro Bizi Euskeraz abestia.
Lemoako Euskera Planarekin elkarlanean egin dugun kanta honetan herriko elkarte eta taldeetako pertsonak izan dira protagonista eta abeslari. “Harrobi izin, geroa izin!”

2013ko azaroan Grabasonic estudioan (Berango) grabatua eta nahastua.
Musika: Larregi + Iban Agirregoikoa (pianoa).
Hitzak: Larregi eta Lemoako Euskera Plana.
lyrics
“Hau”, “hori” edo “hura”
aldapaz beteta dago bidea
baina ezina ekinez lortzen omen da

Alkarren lekuko gara
alkarri emanez bizi gara
Berak egiten gaitu eta guk bera

Harro bizi euskeraz
harrobi izin, geroa izin
egunero errotzen dan hitza maitatu, hitza arnastu
Harro bizi euskeraz,
harrobi izin, geroa izin
Lemoan ereiten gabiltza

Danok dogu zeresana
danon esku dago zeregina
Berbak ematen dozku hizkuntzaren giltza

Zure ahotik atera dan doinu eder hori entzun gura dot
Lotsa barik egizu, zainduz, maitatuz

Harro bizi euskeraz
harrobi izin, geroa izin
egunero errotzen dan hitza maitatu, hitza arnastu
Harro bizi euskeraz,
harrobi izin, geroa izin
Lemoan ereiten gabiltza

Geuk dogu giltza!

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top