Harresia

Ta zergatik?
bidegabea den epai
Zigorturik
gazte ekintzaileak zai(n)
hunkiturik
nekaturik baina ernai
bateginik
ta besoak besoekin elkartuz
babestuz…

Ordu luzetako itxaronaldia
ta lo gutxi
egindako gau gogorrak
Poliziak
etengabe egindao presioa.
Euri zaparradak…

Furgoiek herria hartu dute gauez
taupadak bizkortu arren
hemen ez da inor mugitu
denok indartsu, adorez.

Herria amestu,
herria babestu
kartzelak hustu ditzagun.
Gora Gazteria!
Herri Harresia!
Ezina sormen bihurtuz
Askegune!

Banan-banan
tiraka ta ostikoka
indarkeriaz
jarrera bortitza…
Burua hotz ta bihotza zuekin
azken musu, besarkadak…
agurtzean barne zirrarak,
malko, urdurutasunak.

Herria amestu,
herria babestu
kartzelak hustu ditzagun.
Gora Gazteria!
Herri Harresia!
Ezina sormen bihurtuz
Askegune!

Amestu
Babestu
Harresia

Gora Gazteria!
Herri Harresia!
Ezina sormen bihurtuz
Askegune!

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top