Haritik tiraka!
- Autorea(k): Glaukoma
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Bakarrizketan, bizitzan betitik,
tik tak, haritik tiraka iada badakik,
laba dakarkit, mara mara zure arimara
sumenditik, ene bihotzaren hilerritik.
Ez dago berririk, musak ez dabiltza herritik,
etorrin autobusak aspaldi galdu dizkit nik.
Izaran erdin, rap². Izerditan blai,
like Aranburu in derby.
Idazten kaladak x 2,
hitzen atzetik gabiltza gauerdiz gauerdi.
Kontzertun aurretik beti kardi, nerbi,
baino beti puntual like Ikurriña in San Fermin.
Beti berdin! Beti berpizten,
eguzkia atera da with Bad Sound System.
Selektah, egun berri bat argiz pizten,
ilunpetan ez dakigu etxera iristen.
Hor kanpoan euri gehiegi,
ta hemen barrun ez dao ateri.
Eskerrak bazterrak nahasten dituztenak
erosotasunaren sofan ez diren eseri.
Ta jarri eskela bat nere barruko min hauei,
musika daukat buruan, night and day.
I sing what I think and I think what I say.
Aldare bat jartzekotan ez jarri nei.
Hitza lan eskerga, sorkuntzaren zerga,
hezkuntza sistemak ulertzen ez duen jerga.
Ume baten arima daukan amaren berba,
tarimara igo aurreko nerbioen juerga.
Musika zer da? Jolas bat da,
Atila y los Unos -en azken kanta.
Musika ez da David Guetta in Bata,
musika da Humus: Mantxi ta Nata.
Hor kanpoan euri gehiegi…
Eskoletan ez digute bizitza erakutsi,
haiengatik leudeke gure arimak biluzik,
gure koadernoa hutsik. Kliperrari klik.
Bota! Oraindik ez gaudelako lokatzetan itota,
fokoen argitik kanpo benetako protak.
Musu-truk egindako lanaz bustita gure notak,
zuei esker dirau burujabetzaren errotak.
Zuek gabe ez rock, ez reggae ta ez fandango.
Gracias a vosotros dejé de bailar un tango.
Piromano: zu gabe hau ez da berdina izango.
Eskerrikasko Andu. Eskerrikasko Sambo.