Hamaika holako
- Autorea(k): Alaitz eta Maider
Herri guztietan daude
xelebrekeriak kontatzeko,
gurean ere bai, noski.
Behin andaluz bat eta oiartzuar bat,
kotxean zihoazela, laino lodikote eta zuri
batek
irentsi omen zituen.
Lainoetan lainoena omen.
Itsumenaren estutasunean hau esan
omen zion oiartzuarrak besteari :
“Tur-tur, tur-tur, junai motel
ke aze una niebla
ke no xe oye ni puta idea”.
Herrikide ilustratua
non ikasi ote zuen erdera batua?