Haizea

Karaokea hau ahotsik gabe: https://youtu.be/ec8OFnJjuzc
http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Haizea bezala
Eskuen artetik
Ihes egiten duzu.
Ta momentu baten
Galduta bakarrik
Hustuta uzten nauzu.
Behar dudanetan
Ezin naiz babestu zure besoetan,
Baina badakit hor zaudela
Izkutatuta nire bihotzean.
Zure irrifarra gogoan ezin ahaztu ta ezin ikutu
Zergatik ez zauden nirekin,
Ezin dut jasan, ezin dut ulertu.
Milaka arrazoi
Korrika hasti ta
Inoiz ez gelditzeko.
Itxaropen hitzek
Ez dute balio
Zu berriz sentitzeko.
Behar dudanetan
Ezin naiz babestu zure besoetan
Baina badakit hor zaudela
Izkutatuta nire bihotzean
Ta agertzen zara
Laboan kantu zaharretan
Ta Lapatzako olatu bortitzetan.
Ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
Baina goizeko ilargia bezala
Nigandik urruntzen zara.
Ta agertzen zara
Laboan kantu zaharretan
Ta Lapatzako olatu bortitzetan.
Ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
Baina goizeko ilargia bezala
Nigandik urruntzen zara.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top