Guztiok Plentziara

http://www.txantxangorria.eus/
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Jai egunak Plentziako herrian,
zahar eta gazteak dantzan
alaitzen dira.
Arin, arin, txistu ta danbolin;
lagun guztiok elkarrekin
kalean ibiliz.
Hemen nauzu poz handiz beterik,
ditudala masailak gorriturik.
Gora ta gora dabil kantaria,
hainbat maite duen geure Herria.
[Jai egunak, zorionekoak,
euskaldun guztiok Plentziara
ongi pasatzera.] [bi]

Gaminizko lur ederrean,
sortu egin zan Ertaroan
Plentzia herritxoa.
Hain politak ditu inguruak;
mendi ta itsasadar artean,
itsaso ertzean.
Arrainetan eta marinelak,
plentziarrak oso trebeak dira.
Beren fama guztiz ezaguna da,
onartuak, bai, mundu zabalean.
[Goratua da geure Herria,
guztion ardura hauxe da:
PLENTZIA MAITATZEA.] [bi]

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top