Gure jokua (Erokeria Music, Monsieur leCrêpe & Akademix Beats)
Gure jokua
- Autorea(k): Akademix Beats, Erokeria Music, Monsieur leCrêpe
Musika ekoizpenaren ardura Akademix Beats-ena da eta bideoarena, berriz, Julián Cohle-ena. Oihane Tissara da Sua Gyals dantza taldeak gauzatzen duen koreografiaren sortzailea. Era berean, Weepah Sound System, Nebula Selektah, Shintoma, Mudo Selektah eta Rhyno González-en kolaborazioak aurkitu ditzakegu. Oso gutxi falta da hilaren 20an plataforma guztietan eskuragarri egongo den lanaz gozatzeko!!!
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
AKADEMIX
EROKERIA MUSIC
EL ARAKAMA
TOLOSA – BILBO – GASTEIZ
Monsieur leCrêpe
Zein akabatu behar da?
Mudo, ze ordu da?
MUDO, ZE ORDU DA??
Pa que la gocen
Eman egurra
Festara sartu eta denak seko erotuta,
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokoetara.
Honek ez dauka goiz bukatuko den itxurarik.
Ez dago inor geldirik, astindu latza lurrari.
Azkar antzematen zaie baboso eta txakurrei.
Ez baldin badakizu nola doan, aurrena ikasi
eta bestela izorra hadi.
Pasa ere egin gabe barratik noa talibanengana zuzenean,
selektah ari da zazpikoekin banan-banan zuzenean.
Eskaini didate mikroa, baina gaur ez nago aurreko hartan bezala,
aurreko hartan zu zeunden.
Batzuek le prenden, hemen ez dago ez dabilenik dantzan jo eta ke:
zapatilak, sandaliak eta baita botak ere.
Planeta askotako biztanleak musikaren bueltan,
ALL TRIBES WELCOME
Eta orduan ikusi dut sartzen,
aurpegi bat jendearen artean.
Jada musika ere ez dut aditzen,
ez dakit ezta zein naizen. Eta orduan jarri zarete
seko erotuta,
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokoetara.
Eta jada jarri naiz loco,
gerturatzeko esan didalako begiekin,
si orain arte jarrera lasaia zerabilen…
Ez dakit hau nola bukatuko den, baina oraingo honetan
ez dut ezer gelditzeko ahaleginik egin.
Sentiarazten nau el puto king,
begiratzen nau eta jartzen du dena bere tokian.
Harrapatuta nauka seko zepoarekin,
nahita ere ezin alde egin, ez dakit badakien
baina kalamidade honen gaua goizaldera arte bete du.
Ez gara ukitu baina nazka ematen dugu.
Nahi ditudan ezpainetan geratzeko jartzen du
urrutiegi joatetik oso gertu.
Alde egin dugu eta denak seko erotuta
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokoetara.
Alde egin dugu eta denak seko erotuta
bazeundete bezala tetxuari lotuta.
Hezetasuna eta betiko bero puta.
Ez dakite jokatzen dakigun jokoetara.
Zortziko txiki txar bat dembow bihurtuta.
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Orain bazoaz (Patxi Saiz)
Gure jokua (Erokeria Music, Monsieur leCrêpe & Akademix Beats)
Zenbat bide zure bila (Mocedades)