Gurasoak euskaraz
- Autorea(k): Tapia eta Leturia
Gaurko egoera
xelebrea da beraz
harritzen naiz guraso
askoren joeraz
ai, oi, ene
askoren joeraz
kalean gora Euskadi
etxean erderaz
Gurasoei nahi
nieke adierazi
lehengo lege zaharran
zuen haurrak hazi
ai, oi, ene
zuen haurrak hazi
sehaskan ez zenuten
erderaz ikasi
Frutua etortzen da
hazia ereinda
semeak ez badaki
erruduna zein da
ai, oi, ene
nola ikasi zuek
erderaz eginda
Hizkuntzak asko dira
mundu zabalean
Bakoitzak gorde dezagun
modu apalean
ai, oi, ene
modu apalean
amak erakutsia
bere magalean
Guk behintzat maite degu
jaio ginanetik
mundu honetan sortu
ginan egunetik
ai, oi, ene
ginan egunetik
ama euskara gauza
guztien gainetik