Gorlizko Olentzeroa 2015
- Autorea(k): Gabi de la Maza
KAIXO GUZTIOI AURTEN BERRIRO
GORLIZEN DA OLENTZERO
ASKO POZTEN NAIZ ZUEK EUSKARAZ
MINTZATZEN ENTZUNEZ GERO
ASKO POZTEN NAIZ ZUEK EUSKARAZ
MINTZATZEN ENTZUNEZ GERO
Aitite ta amama
Aita eta ama
Osaba ta izeko
Familia dana
Opariak baditut
Gorlizko haurrentzat
Jatorrak ta zintzoak
Zareten denentzat
Famili on bat dugu
Eguberrietan
Janari ta edari
Onena denetan
Baina gogoan izan
Ezer ez duena
Errefuxiatu eta
Txiroen kondena
Maitasuna dastatu,
Ukitu, sentitu
Baietz egun hauetan
Edonon aurkitu
Telebistan ikusi
Dituzue sarri
Eta nahi ditut zuen
Gogora ekarri
Besarkada bat Gorliz
Bihotzez emana
Olentzeron partetik
Musu haundi bana
Gogoan izan haiek
Eguberrietan
Banatzen jakitea
Ona da benetan
KAIXO GUZTIOI…