Goazen itsasora

Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/KMuleWi-gPA
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873

Hitzak: Fernando Artola (Bordari)

Jeiki, jeiki, mariñelak!
Guazen oro itxasora
Uartzean euzki ederra
Laister agertzera doa
Goiz ñabarra, urdin-ubela
gorri-gorrituko da.

Goazen, goazen, itxastarrak!
Dei egin du patroyak
Atzar gaiten, jaiki bizi
Utzi maindire ta oyak
Itxasotik zeruraiño
Egiteko otoyak.

Ariñ, ariñ! Alkar biziz
Gure indarrez treñera
Ezkifaya ta ontziya
Alkar ongi ibiltzen gera
Jauna lagun, arrantzakin
biurtuko kaiera.

Kendu, kendu! Bidetikan
Olatu eta auiñak
aize-Iparrak utzi nai du
Itxas bare berdiña
Guk errex atzemateko
Bear degun txardiña.

Ernai, ernai! I, gaztetxo
Argitu itzak begiak
Urrunean bai aldiran
Multsoan egaztiak
Zantzun ori aski degu
An izango arrraiak.

Entzun, entzun, lemazaina!
Urrunago jun gabe
Txardiñ edo beste zerbait
Emen bertan badaude
argi-uera bizi-bizia
Ona begien pare.

Bete, bete, treñerua!
Au dek arrai ballara!
Txopa dena betea ta
Gañezka antoparak
Ontzikoak irriparrez
Dabiltz arat’onara.

http://www.txantxangorria.eus/
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top