Geure mundutan (Janus Lester ft Joseba Irazoki)
Geure mundutan
- Autorea(k): Janus Lester, Joseba Irazoki
Abesti berri bat askorentzat, ez hain berria niretzat. Duela 6 urte Josebak utzi zizkidan bere gitarra, bere amplia eta bere pedal festa nire lehen abestiak grabatzeko. Urte batzuk geroago, berarekin Zuzenean grabatu dugu abesti horietako bat, zehazki Azken Trenarekin plazaratutako “geure mundutan”.
Bertsio berezi bat egin diogu Manu Goiogana-k idatzitako letra eder honi. Zuena zen jada abesti hau, izan dadila berriro ♥️
Segi dezagun bidea egin eta honekin gozatzen. Ez ahaztu, uneoro egin nahi baduzu garrasi, begiak itxi eta amesten ikasi ♥️♥️♥️
Hitzak:
Kale bazterrak ez daitezela ohitu eskaleetara
Eskaleak ez daitezela ohitu kaleetara
Desilusioak ekar beza ilusioaren poza
negar malkoak topa dezala une aproposa.
Ez nuke nahi bihar berriro lanera inertziaz joan
Lan egin nahi nuke baina joandakoen ondoan
Hil daitezela itsutzeraino sortutako sinesmenak
Bakeak bizi ditzala hiltzeko gertu daudenak
Uneoro egin nahi baduzu garrasi, ta bizitza
Ta bizitza, beste mundu batean hasi
Begiak itxi ta amesten ikasi
Amesten ikasi.
Erasotzaileek eraso ditzatela euren buruak
Ta nor eraso gabe utz ditzala inguruak
Zezenek toreatu ditzatela toreroen adarrak
izaera odolustu arte plazako hondarrak.
Mundua izan dadila bizi ditugun gerren hilobi
dorre bikiak ez daitezela goizero erori
Euskal gazteek lo egin bezate berriz beren etxetan
errugabeek ez dezatela segi espetxetan.
Uneoro egin nahi baduzu garrasi, ta bizitza
Ta bizitza, beste mundu batean hasi
Begiak itxi ta amesten ikasi
Amesten ikasi.
Uneoro egin nahi baduzu garrasi, ta bizitza
Ta bizitza, beste mundu batean hasi
Begiak itxi ta amesten ikasi
Amesten ikasi.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music